Bilatu blog honetan:

jueves, 20 de noviembre de 2014

talua

TALUA


Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla borobilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia, Euskal Herrian tradizio luzea duena.

2009ko maiatzean Errenterian antolatu zuten Euskal Herriko I. Talo Txapelketa, Landare Elkartearen eskutik.

Osagaiak


Prestaketa

Jarri artirina ontzi zabal batean, artirina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.
Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.
Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertantxorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra...



Martin Egaña

No hay comentarios: