Bilatu blog honetan:

jueves, 20 de noviembre de 2014

BAKAILAOA BIZKAITAR ERARA

OSAGAIAK:


  • Arantzarik gabeko 6 bakailao salatu xerra 
  • 12 txorixo piper 
  • 2 tipula   
  • 2 xigortutako ogi xerra 
  • 6 tomate gorri 
  • Gatza eta azukrea


PRESTAKETA: 

Lehengo egunetik bakailao biguntzen utzi, ura hiru aldiz aldatuz. Txorixo piperrak bost orduz biguntzen egon behar dira. Bakailaoa urez beteriko ontzi batean egiten utzi irakin arte. Ondoren, sutik kendu eta bakailaoa kontu handiarekin atera. 

Saltsa bizkaitarra baratxuri aleak olio ugarian xigortuz prestatzen da. Ondoren, tiraz zatitutako tipulak gehitu ondo egin arte. Ogi xigortuta bota saltsa loditu arte. Dado eran lumatu eta zatitutako tomate, gatza, azukrea eta txorixo piperren txanda da orain. Su moderatuan egosi eta prest dagoenean, batidoratik pasa. 

Azkenik, buztin ontzi batean bakailao xerrak jarri, azala goialdetik dutela, saltsa bizkaitarraren gainean. Saltsa gehiagorekin estali. Irakin momentu batez eta prest dago.


ON EGIN!!
Andrea Lopez eta Ainhoa Unamuno

No hay comentarios: