PANTXINETA
Osagaiak:
- 3 gorringo
- 2 hostore xafla
- 75gr azukre
- 30gr arto irina.
- 100 gr almendra
- 1/2 l esne
- Irina
- Glass azukrea
- banilla
Nola egin:
1 )Krema egiteko, esnea lapiko batean berotzen jarri (pixka bat gorde) eta bertara banilla bota.
2 )Katilu batean arto-irina eta azukrea nahastu.
3 )Ondo nahastu ondoren, gordeta geneukan esnea bota.
4 )3 gorringoak eta arrautza bat bota. Berotzen ari zen esnetik pixka bat bota.
5 ) Dena lapiko batean jarri eta sutan eduki. Epeltzean, almendra bota.
6 ) Hostore xaflak jarri labean eta lehen sortutako kremarekin estali izkinak izan ezik.
7 )Libre utzitako izkinetan ur pixka bat jarri eta beste hostore xafla bat jarri gainean.
8 ) Irabiatutako arrautzarekin gainazala busti eta almendra bota.
9 ) Azkenik labean sartu 160 gradutara 40 minutuz
ON EGIN!!
Paula Mancisidor eta Leire Rivas
No hay comentarios:
Publicar un comentario