Bilatu blog honetan:

lunes, 21 de marzo de 2016

GURE ETORKIZUNA 10 URTE BARRU

Antzinatik diogu mundua gainbeheran dagoela. Gure lurra pobretzen ari gara, gure basoak mozten, gure animaliak estingitzen, gure anaiak hiltzen. Etorkizun beltza ikusten dute askok, etorkizun gabeko mundua (posible al da?), Bihar esnatuko gara eta agian ez gara egongo, ez gara existituko. Beharbada, gure lurra suntsituko dugu eta desagertzera kondenatuko dugu gure espeziea. Bihar, beharbada, esnatu eta lurra zabortegi huts bat izango da, bizitza gabeko zakarra besterik ez. Teknologia. Agian etorkizunerako irteera da bide bakarra, gure lurra utzi eta beste lur bat zapuztera pasako gara. Berriro ere zabortegi bat bilakatzera. Horrela, gizakiaren azken estintzioraino.


Baina 10 urteren buruan, oraindik gure etorkizuna suntsitzen egongo gara, gure seme-alabei bizitza duin bat izateko aukera gabe uzten. Gure ikasketak izango ditugu urte askoren ondoren. Izerdi askoren ondoren. Esfortzu askoren ondoren. Baina, zertarako? Denok dakigu, ekonomia kapitalista krisiak sortzeko ekonomia dela, aberatsak aberatsako sortzeko eta pobreak pobreago. Eta urte askotako ikasketak ezer gutxi diote sistema irenskor honetan.


EGILEAK: Ekain Albite, Unai Arambarri, Iñaki Mujika eta Xabier Ostolaza.

No hay comentarios: