Bilatu blog honetan:

lunes, 21 de marzo de 2016

ETA HEMENDIK URTE BATZUETARA NON?

Kaixo, nik Mireia dut izena. Betidanik izan dut gustuko artearen mundua. Txikitatik marrazten igarotzen nituen orduak eta oraindik ere tarteren bat margotzeari eskeintzen diot. Hainbat lanbide ditut gustuko artearekin erlazionaturik daudenak; hala nola, tattoo mundua. Oso interesgarria iruditzen zait eta zure burua erabat adierazteko aproposa den lanbidea iruditzen zait.
Lanbide hori lortu ezean, beste edozein adarretatik joango nintzateke, beti ere artearen esparruan dagoelarik. Adibidez; artelanen zaharberritzailea, plastikako irakaslea, artista etb.


Nahiz eta Euskal Herrian ikasteko aukera izan, ez zidan axolako etorkizun batean atzerrian jarraitzea nire ikasketekin. Hala ere, Zumaian nahiago izango nuke nire jaioterrian lan egitea, ezagun eta familia kideen artean.


















Epa! Ni berriz, Nahia naiz. Egia esan, etorkizunari dagokionez,ez nago oso zihur nondik nora jo. Hasiera batean, enpresen munduan sartzea pentsatu nuen. Bide asko zituela eta oso interesgarria zela iruditzen zitzaidan, gainera, atzerrira bidaiatzeko aukera paregabeak eskaintzen zituenez, aukera honek asko erakartzen ninduen. Bestalde, zientziak betidanik izan ditut gustuko, biologia batik bat. Azken urte honetan, medikuntza ikastea planteatu dut. Lanbide gogorra izateaz gain, guztiz interesgarria eta polita iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, ez nago oso zihur etorkizuean nora jo eta prest nago beste hainbat lanbide berri ezagutzeko.


Asko gustatuko litzaidake atzerrian ikasteko aukera izatea. Beti ere izango baititut lagunak eta familiakideak Euskal Herrian, eta ezagutzak zabaltzeko atzerrian bizitzea baino hobeagorik ez dagoela uste dut.

















No hay comentarios: