Bilatu blog honetan:

miércoles, 3 de febrero de 2010

SARE SOZIALAK

Sare sozialek azken hamarkadan garapen itzela izan dute eta hainbat dira egun bereiz daitezkeenak. Hala ere, ezagunenak Facebook eta Tuenti delakoak dira. Horiei esker, interes bereko pertsonek elkar ezagutu dezakete eta euren afizio eta gustuei buruz aritu. Gainera, argazkiak konparti daitezke lagunekin harremanetan egon daitekeen aldi berean.

FACEBOOK

Facebook izeneko doako sare soziala Mark Zuckerbergek sortu zuen eta kaleratua izan zen lehen aldiz 2.004ko aprilinean.berez, Harvardeko Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen arren, gaur egun edozeinek sor dezake kontua bertan. Izan ere, eta hainbatek sare sozial honekiko duten aurkakotasuna tarteko, izugarri areagotu da bere arrakasta. Facebookak sekulako arrakasta lortu du blogosferan eta kominikabideetan. Izan ere, edozeinek gara ditzake aplikazioak bertan. Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen irabazi ez hain onak zirela bide, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik. 2.007.urtean bertsio berriak sortu ziren frantsesez, alemanez eta gazteleraz sare soziala Estatu Batuetatik kanpo ezagutzera emateko helburuarekin. Izan ere, hasiera batean, erabiltzaile gehienak estatubatuarrak, kanadiarrak eta britainiarrak ziren eta. Urte honetako urtarrilean, facebookak 350 milioi erabiltzaile inguru zituen, 70 hizkuntza ezberdinetara itzulitako bertsioei esker.

* Eskainitako zebitzuak

* Lagunak: Facebookaren bidez bertan dauden lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar daitezke

* Talde eta orrialdeak: Facebookaren bidez antzeko interesak dituen pertsonak ezagutzeko ere erabil daiteke. Gainera, argazki, bideo eta abarrak ere gehi daitezke, besteak beste.

* Horma: Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

* Argazkiak: Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

* Opariak: Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

* Jokoak: Hainbat dira facebookean geografiaren, Trivialen eta bizkortasunaren inguruan aurki daitezkeen jokuak. Ezagunenen artean Playfish eta Zynga Games-ak azpimarra daitezke. Esate baterako, Farmville.

* Hedapena mundu-mailan Hainbat hizkuntzetara itzulia izan ondoren, Facebookaren arrakasta izugarri areagotu da. Esate baterako, Txilen egindako ikerketa baten arabera, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %73ak erabiltzen du.


TUENTI

Tuenti-a sare sozial birtuala da. Bertan, bakoitzaren profila, argazkiak igo eta lagunekin kontaktatzen uzten digu. Hainbat ekitaldi sortzen lagatzen du eta argazki bakoitzean lagunak etiketatzea.
Zaryn Dentzelek sortu zuen 2006.urtean. Estatu Batuetako mutil bat da eta Espainara ikastera etorri zen. Hasieran, Tuentia-a unibertsitatean ikasten ibiltzen ziren ikasleentzat zen baina geroago Espainara osorako zabaldu zen.
Tuentiaren izena aukeratzerakoan, Zerynek gazteleratik datozen “tu” edo “ti” jarri nahia izan zuen eta azkenean Tuenti izenarekin geratu zen.
Tuenti-a edukitzeko sare sozial hau duen beste pertsona batek Tuenti izeneko gonbidapena bidali behar du.

* Profila: Tuentiko perfilean bakoitzataz informazio pertsonala agertzen da. Hau da, mutila edo neska den esaten du zein den Tuenti baten jabea, ea bikotea daukaten edo ez…Profila lau zatitan banatuta dago: bloga, argazkiak, eta “Mi tablón” izena duten zatiak dira. Blogean, textuak idatzi daitezke eta bideoak jartzea ere badago. Argazkitako zatitan, Tuentira igotako azkenengo 8 argazkiak agertzen dira berrikuntza bezela. Azkenik, “Mi tablón”-en, mezu pertsonalak laga daitezken legua da.

* Bilatzailea: Bilatzailea, nahi dugun laguna bilatzeko balio du. Txata: Messenger antzekoa da eta Tuentiko orriaren eskubian agertzen da. Bertan Tuentian agregatuta ditugun lagun denak agertuko dira.

No hay comentarios: