Posta elektronikoa edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez (normalean Internet bidez) mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da.
Historia
Historia
Bere izenaren jatorriak posta arruntarekin duen antzekotasunean datza: biek balio dute mezuk bidali eta jasotzeko, eta postontzi erdikariak erabiltzen dira (zerbitzariak), jasotzaileari bidali aurretik bertatik pasatzen dira-eta.
Ray Tomlinsonek sortu zuen 1971n. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena. Tomlinsonek a bildua (@) aukeratu zuen helbideetan erabiltzaile eta ordenagailu arteko bereizketa egiteko.
Yahoo

Yahoo! Inc. Estatu Batuetako Interneteko enpresa bat da. 1994an Stanford Unibertsitateko bi ikaslek, Jerry Yangek eta David Filok eratu zuten, eta 1996ko apirilaren 12an burtsan kotizatzen hasi zen. Egoitza nagusia Sunnyvale-n (Kalifornia, Estatu Batuak) du. 2005ean Flickr delako argazkiak partekatzeko webgunea erosi zuen. Urte bereko urrian argitaratutako estatistiken arabera, munduko webgune bisitatuena izan zen eta egunero 3400 miloi web orri ikuskatzen zituen.
Gmail
Gmail (Google mail) Googleen dohanezko e-posta zerbitzua (beta fasean) da. 2004ko apirilaren 1ean atera zen gonbidapenaren baldintzarekin. 2007an guztiz irekia bilakatu zen. Egun Gmailek 6000 megabyteko espazioa eskaintzen du, eta beste 10 gigabyte urtero 20$ ordaintzen. Bere berezitasunen artean emailak bilatzeko tresna eta txat programak daude. 40 hizkuntzetan erabili daiteke eta egun milioika erabiltzaile dauzka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario