Bilatu blog honetan:

jueves, 4 de febrero de 2010

2010 eko urtarrilean egon diren internet eskaintzak

Hauek dira Espainia maialan dauden interneti buruzko konpainia nagusienak eta beraien eskaintzak:


Jazztel:- ADSL (20 MB) + deiak 14,98€ hilean.


-Router WIFIa gratis, 24 ordu limiterik gabe.







Ono:-Fibra optikoaren 6 MB + deiak, hilean 29,90€.


-WIFIa eta izen ematea gratis eta orain %40ko deskontuarekin.



Telefonika:- Izen ematea eta Router WIFIa gratis.

-10 MB hilean + deiak, 23,90€.


-Antibirus erregaloa





Orange:-ADSL 6MB+ deiak + (digital +) 24,95€.

-Izen ematea gratis, Router WIFIa gratis.


-18 hiletako konpromisua.







Arrakis :-ADSL 10 MB +deiak, 36,50€.


- Izen ematea eta Router WIFIa gratis.




Terra:- ADSL 6MB 19,50€ edo 10MB 42,90€ + deiak.







Euskaltel: -12MB zuntz bidez + deiak, 23,95€.



- Izen ematea doain.




Gure iritziz eskaintza denetan beteena Orange enpresa da, honek digital + ere sartzen du eskaintzan eta ez da oso garasteia. Bestelade garestienak Arrakis eta Terra dira eta ez dute horren zertbitzu ona ematen.


Azkenik, esan beharra dago, Euskaltel, Telefonika, Ono eta Jazztel nahiko beteak direla.













































Imanol Oiartzabal eta Asier Elso

miércoles, 3 de febrero de 2010

Posta elktronikoa






Posta elektroniko










Posta elektronikoa edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez (normalean Internet bidez) mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da.
Historia




Bere izenaren jatorriak posta arruntarekin duen antzekotasunean datza: biek balio dute mezuk bidali eta jasotzeko, eta postontzi erdikariak erabiltzen dira (zerbitzariak), jasotzaileari bidali aurretik bertatik pasatzen dira-eta.
Ray Tomlinsonek sortu zuen 1971n. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena. Tomlinsonek a bildua (@) aukeratu zuen helbideetan erabiltzaile eta ordenagailu arteko bereizketa egiteko.






Yahoo




Yahoo! Inc. Estatu Batuetako Interneteko enpresa bat da. 1994an Stanford Unibertsitateko bi ikaslek, Jerry Yangek eta David Filok eratu zuten, eta 1996ko apirilaren 12an burtsan kotizatzen hasi zen. Egoitza nagusia Sunnyvale-n (Kalifornia, Estatu Batuak) du. 2005ean Flickr delako argazkiak partekatzeko webgunea erosi zuen. Urte bereko urrian argitaratutako estatistiken arabera, munduko webgune bisitatuena izan zen eta egunero 3400 miloi web orri ikuskatzen zituen.






Gmail







Gmail (Google mail) Googleen dohanezko e-posta zerbitzua (beta fasean) da. 2004ko apirilaren 1ean atera zen gonbidapenaren baldintzarekin. 2007an guztiz irekia bilakatu zen. Egun Gmailek 6000 megabyteko espazioa eskaintzen du, eta beste 10 gigabyte urtero 20$ ordaintzen. Bere berezitasunen artean emailak bilatzeko tresna eta txat programak daude. 40 hizkuntzetan erabili daiteke eta egun milioika erabiltzaile dauzka.

SARE SOZIALAK

Sare sozialek azken hamarkadan garapen itzela izan dute eta hainbat dira egun bereiz daitezkeenak. Hala ere, ezagunenak Facebook eta Tuenti delakoak dira. Horiei esker, interes bereko pertsonek elkar ezagutu dezakete eta euren afizio eta gustuei buruz aritu. Gainera, argazkiak konparti daitezke lagunekin harremanetan egon daitekeen aldi berean.

FACEBOOK

Facebook izeneko doako sare soziala Mark Zuckerbergek sortu zuen eta kaleratua izan zen lehen aldiz 2.004ko aprilinean.berez, Harvardeko Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen arren, gaur egun edozeinek sor dezake kontua bertan. Izan ere, eta hainbatek sare sozial honekiko duten aurkakotasuna tarteko, izugarri areagotu da bere arrakasta. Facebookak sekulako arrakasta lortu du blogosferan eta kominikabideetan. Izan ere, edozeinek gara ditzake aplikazioak bertan. Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen irabazi ez hain onak zirela bide, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik. 2.007.urtean bertsio berriak sortu ziren frantsesez, alemanez eta gazteleraz sare soziala Estatu Batuetatik kanpo ezagutzera emateko helburuarekin. Izan ere, hasiera batean, erabiltzaile gehienak estatubatuarrak, kanadiarrak eta britainiarrak ziren eta. Urte honetako urtarrilean, facebookak 350 milioi erabiltzaile inguru zituen, 70 hizkuntza ezberdinetara itzulitako bertsioei esker.

* Eskainitako zebitzuak

* Lagunak: Facebookaren bidez bertan dauden lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar daitezke

* Talde eta orrialdeak: Facebookaren bidez antzeko interesak dituen pertsonak ezagutzeko ere erabil daiteke. Gainera, argazki, bideo eta abarrak ere gehi daitezke, besteak beste.

* Horma: Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

* Argazkiak: Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

* Opariak: Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

* Jokoak: Hainbat dira facebookean geografiaren, Trivialen eta bizkortasunaren inguruan aurki daitezkeen jokuak. Ezagunenen artean Playfish eta Zynga Games-ak azpimarra daitezke. Esate baterako, Farmville.

* Hedapena mundu-mailan Hainbat hizkuntzetara itzulia izan ondoren, Facebookaren arrakasta izugarri areagotu da. Esate baterako, Txilen egindako ikerketa baten arabera, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %73ak erabiltzen du.


TUENTI

Tuenti-a sare sozial birtuala da. Bertan, bakoitzaren profila, argazkiak igo eta lagunekin kontaktatzen uzten digu. Hainbat ekitaldi sortzen lagatzen du eta argazki bakoitzean lagunak etiketatzea.
Zaryn Dentzelek sortu zuen 2006.urtean. Estatu Batuetako mutil bat da eta Espainara ikastera etorri zen. Hasieran, Tuentia-a unibertsitatean ikasten ibiltzen ziren ikasleentzat zen baina geroago Espainara osorako zabaldu zen.
Tuentiaren izena aukeratzerakoan, Zerynek gazteleratik datozen “tu” edo “ti” jarri nahia izan zuen eta azkenean Tuenti izenarekin geratu zen.
Tuenti-a edukitzeko sare sozial hau duen beste pertsona batek Tuenti izeneko gonbidapena bidali behar du.

* Profila: Tuentiko perfilean bakoitzataz informazio pertsonala agertzen da. Hau da, mutila edo neska den esaten du zein den Tuenti baten jabea, ea bikotea daukaten edo ez…Profila lau zatitan banatuta dago: bloga, argazkiak, eta “Mi tablón” izena duten zatiak dira. Blogean, textuak idatzi daitezke eta bideoak jartzea ere badago. Argazkitako zatitan, Tuentira igotako azkenengo 8 argazkiak agertzen dira berrikuntza bezela. Azkenik, “Mi tablón”-en, mezu pertsonalak laga daitezken legua da.

* Bilatzailea: Bilatzailea, nahi dugun laguna bilatzeko balio du. Txata: Messenger antzekoa da eta Tuentiko orriaren eskubian agertzen da. Bertan Tuentian agregatuta ditugun lagun denak agertuko dira.

Birus informatikoak


Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
Birus sortzaile nagusiak, informatikoak dira, eta hau sortzearen arrazoiak desberdina dira. Segurtasun zuloak daudela frogatzea eta beraiek horietatik sartzeko gai direla erakustea izan daiteke honetako bat. Birus bat kalte egiteko nahiko modu merkea da. Baina gehienetan ospea da bilatzen dutena.
Birusek fitxategi egikarigarrietan eransten da, hauen programazio-kodea aldatuz. Birusek nahita honda dezakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak direnak bakarrik. Birusek zabaltzea dute helburu nagusitzat haien burua kopiatuz, baina batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, hala nola txantxa batetik konputagailuan kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea blokeatuta utzirik.
Birus informatiko hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, "antibirus" izenekoak.

Funtzionamendua

Kutsatuta dagoen programa egikaritzen da, honela laneko memorian (RAM) birusa egoiliar geratzen da, nahiz eta birusa eduki zuen programaren exekuzioa bukatu den. Sistema eragilearen oinarrizko zerbitzuen agintea hartzen du birusak, ondoren exekutatzen diren programak kutsatuz ere. Azkenean Disko gogorrean gordetzen da kutsatutako programa, birusaren ugaltze prozesua osotuz. Laburbilduz birus batek hiru fase ditu:

1. Sartu sisteman
2. Kopiatu edo ugaldu
3. Kalteak egin

Kutsatutakoaren arabera

·Fitxategiak kutsatzen dutenak
·Abio-sektorea (boot) kutsatzen dutenak.

Jokabidearen arabera


1. Kluggers: Kutsatu eta bere kodea zifratzen dute inork ez atzemateko. Patroi batzuk jarraitzen dituztelako antzeman daitezke.
2. Viddbers: Sartzen diren konputagailuaren programak aldatzen dituzten birusak.



BILATZAILEAK


Bilatzaileak zerbaiti buruzko informazioa bilatzen duten, interneten aurki ditzakegun webguneak dira. Segundo gutxi batzutan bilatu nahi dugun informazioarekin erlazioa duten milioika webguneren zerrenda eskuratzeko gai da. Webgune horiek gure bilaketarekin zer ikusi txikia eduki arren bilatzaileak bilaketa arrakastatsua egin duenaren inpresio hartuko du.


Funtzionamendua

Bilatzaileek “armiarma” deritzon sistemarekin funtzionatzen dute. Sistema honek existitzen diren webgune guztiak arakatzen ditu sistematikoki eta eskatutakoarekin erlazionatutako web-orriak datu base orokor batean biltzen ditu. Datu base horretara idatzitako eskaeraren hitz klabearekin sartzen da. Era honetan bilatzaileak datu base horretako webguneko hitz klabeak eta guk idatzirikoak erlazionatu eta hitz klabe berdina duten webguneak eskaintzen dizkigu. Adibidez “ Museo del Prado” bilaketa egin nahi badugu, bilatu botoiari eman eta ondoren bilatzaileak datu base orokorrean “Museo” edo “Prado” hitzekin erlazioa duten web orriak bilatu eta hauek eskainiko dizkigu.


Bilatzaile ezberdinak:

GOOGLE, YAHOO!, TERRA, BIWE , ELCANO , WEBCRAWLER …

Bilaketa aurreratuak

Gehienek, Google bilatzailea erabiltzen dugu bilaketak egiteko, baina batzuetan emaitzak ez dira nahi dugun bezain zehatzak edo interesgarriak. Googlek erdi ezkutuko aukera asko ditu: bilaketa eremua erabiliz eta zenbait gako hitz gehituz, bilaketa zehatzagoak egin daitezke. Teknika horiek eta beste batzuk sakonago aztertuko ditugu.

Eragile bereziak erabiliz

Esaldi zehatza bilatu: Esaldi zehatz bat bilatu ahal izateko kakotxak (“ ”) erabili behar ditugu. Adibidez, “euskarazko egunkariak”.

Eragileen bidezko bilaketa: Hainbat hitz agertzea nahi badugu + edo AND eragilea erabili dezakegu. Berez, hori da Googlek egiten duena, besterik adierazi ezean. Hitz bat edo beste bilatu nahi denean, aldiz, OR edo erabili behar dugu. Hitz batzuk bai, baina beste batzuk ez zehazteko, - karakterea erabiliko genuke. Adibidez, hotel durango -mexico. Bilaketa horrekin hotel eta durango hitzak dituzten emaitzak nahi genituzke, baina mexico hitzak ez du horietan agertu behar.

Komodinen erabilera: * ikurra baliatuz hutsuneak utz ditzakegu gure bilaketan, Bilaketa eta hutsune hori edozein hitzengatik ordezkatua izan daiteke. Adibidez, Axularrek * idatzi zuen. Bilaketa horrekin, * horren ordez edozein hitz duten bilaketak ikusiko ditugu.
ICCAN
Zer da ICCAN ?
ICANN edo Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioa)1998ko irailaren 18an ordura arte erakundeak zituen ataza batzuk burutzeko sortu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Ataza hauek domeinu izen eta IP helbideen esleipenen kudeaketak dira.

Paul Townmey-ek sortu zuen egoitza Marina del Rey-en (California) dago. ICCAN sarean irakurtzen ditugun orrien bukaera emateaz arduratzen da. Adibidez: .de, .es, .se, .nl... Sortu zenetik, ICANNeko zuzendaritzako batzarrean ondorengo herrialdeetako biztanleek hartu dute parte: Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Ghana, Japonia, Kenia, Korea, Mexiko, Herbehereak, Portugal, Senegal, Espainia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.Bere funtsezko funtzioa Internet aurrera eramateko ikuspegi teknikoaz arduratzea da.

EUS domeinuaren eskaria, ICANN erakundeari aurkeztu zaio

Baina .eus zertarako?
Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Horretarako sortu dugu PuntuEus Elkartea. Hori da gure helburua: .EUS domeinua eskuratzea.
EUS domeinua, 'Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea'-ren [ EEKK ] Interneteko izena. Ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu.
Era berean, .EUS domeinuak Internetek berezkoa duen aniztasuna sendotu, hedatu eta egiazkoagoa bilakatzen du, izan ere, hizkuntza eta kulturen komunitateek beren domeinu propioa izateak kultura-aniztasuna sarean ere kokatzen duelako. Dagoeneko Cataluinak .cat domeinua jartzea 2009ko irailaren 16an lortu zuen.

Puntueus elkartea:
PuntuEus Elkartea izango da, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen [ EEKK ] ordezkari gisa, .EUS domeinua lortzeko eskaria aurkeztuko duena. Eta ordezkari izateko, hain zuzen, PuntuEus Elkarteak EEKK modu esanguratsuan ordezkatu behar du, kuantitatiboki eta kualitatiboki.

ASDL-a

ADSL edo Asymmetric Digital Subscriber Line (Harpidedunaren Linea Digital Asimetrikoa) DSL konexio mota bat da. Abiadura handiko linea digitala da, telefono sareak daraman kobrezko pare bihurrituaz lagunduta.



Banda zabaleko interneterako atzipenerako teknologia da. Datu gehiago transmititu ditzake, eta ondorioz, abiadura gehiago.

Hobekuntza hau telefonoak (300-3400 Hz) baino maiztasun tarte altuagoa erabiltzen lortzen da. ADSLa eduki ahal izateko, splitter baten instalazioa behar izaten da, banatzeko betiko telefonoko seinalea konektatzeko erabili dugunarekiko.

Asimetrikoa deitzen zaio datuak igotzeko eta jaisteko abiadurak ezberdinak direlako. Normalean deskargatzeko abiadura altuagoa da. ADSL linean hiru komunikazio kanal ezartzen dira, datuak bidaltzeko, datuak jasotzeko eta telefonoz hitz egitekoa.

Gaur egun, herrialde batzuetan ADSLaren garapenak ari dira ezartzen, ADSL2 eta ADSL2+ deituak. Telebista eta kalitate altuko bideoa emateko dira pare bihurritua erabiliz. Teknologia honen garapenak konpetentzia handia ekarriko die operadore telefonikoei eta kable bidezko operadoreei. Teorian onura gehien bezeroak jasoko du, ahotsa, datuak eta telebista integratzen dituen zerbitzuak jasoki dituelako.

Abantailak

Internetera konektatzen ari garen bitartean telefonoz hitz egitea ahalbidetzen du, datuak eta ahotsa kanal ezberdinetatik doazelako.

Aurretik dagoen egitura erabiltzen du (OTS - Oinarrizko Telefono Sarea). Interneteko Zerbitzu Hornitzaileek gastu handia aurrezten dute teknologiaren ezarpenean eta erabiltzaileek denbora eta gastu txikiagoa dute zerbitzua jaso ahal izateko.

Erabiltzaileek etengabeko internet konexioa dute. Puntutik punturako konexioa dagoelako da hau, zentrala eta erabiltzaileen artean dagoen lerroa ez delako konpartitua. Honek bermatzen dio erabiltzaileari banda zabalera dedikatua, zerbitzuaren kalitatea handituz.

Konexio abiadura altua eskaintzen du (telefonoak eskaintzen duenarekin alderatuta.

Eragozpenak

Linea telefoniko guztiek ezin dute zerbitzu hau eskaini, pare bihurrituaren kalitate eskakizunak leku askotan daudenak baino handiagoak direlako. Pareak zarata eta moteltzearekiko baldintza onak izan behar ditu. Zentralera dagoen distantzia ere kontutan hartzekoa da.

Linea hauen zaintze lanak direla eta zerbitzua ez da merkea egitura txarreko herrialdeetan. Egitura txukunagoa dagoen herrialdeetan zerbitzua merkeagoa da.

Jon Manterola

Xabier Lazkano

P2P sareak


P2P sare batean ez daude zerbitzariak eta bezeroak desberdinak diren ordenagailuak, konektatutako ordenagailu guztiak bi funtzioak betetzen dituzte.
P2P sareak artxibuen trukaketa ahalbideratzen dute, honek erabilera asko handitzeak eragin du. Trukatu daiteken artxibuak mota guztietakoak izan daitezkenez jendeak copyright babestutakoak aldatzen ditu. Egun sistema hauek internet zerbitzaileen partetik blokeatuta dago kasu gehienetan, deskargatzeko ahalmena mega eskas batzutara blokeatuz.
P2P sareak automatikoki sarearen ezaugarrietara moldatzen dira. Efizientzia firewallak, routerrak, prozesuaren abiadura eta disko gogorraren kapazidadeak mugatzen dute.

P2P sareen erabilera.



  • Fitxeroen trukaketa eta bilaketa.

  • Fitxeroen trukaketa. Hau da gehien ematen zaion erabilera.

  • Telefonia sistemak, Skype.

  • 2006 urtetik aurrera Warner Bros eta BBC kateek sistema honetan aukera ona ikusi zuten beraien edukiak zabaltzeko.

  • Unibertsitateek kalkulu handiak egiteko programa hauek erabiltzen dituzte kalkuluak ordenagailu askoren artean banatzeko.

Ezaugarriak:



  • Eskalabilitatea. P2P sareak erabiltzaile asko dituzte, gero eta erabiltzaile gehiago hobeto doa sarea, artxibo gehiago lortzeko aukera dago eta esfortzua ordenagailu guztien artean banatzen da.

  • Sendotasuna: Artxiboak sarean banaturik edukitzeak sendotasuna ere igotzen du gehiegizko replikan akatxak dauden kasuan.

  • Zabalkuntza: P2P sarea oso zabala da et bertako ordanagailu denak berdinak dira, batek ez du besteak baino funtzio hobea egiten.

  • Kostoa: Kosto guztia erabiltzaileen artean banatzen da, horrek sarearen etorkizuna ziurtatzen du.

  • Anonimotasuna: Sare hauetan komeni da artxibu baten jabearen identitatea ez ezagutara ematea, horrek arazoak ekarriko dizkio bestela.

  • Seguritatea: P2P sare seguru batek sarean sartu diren ordenagailu espiak (poliziak eta ibiltzen dituenak adibidez), infektatutako artxiboak saihestu, talde seguruak sortu.
Nobedadeak

TVTrigger 1.1.0 18/12/09 Oso ona da inglesez dago eta dohain da.

AutoTorrent Lite 0.1 06/11/09 Oso oso ona españolez eta dohain da.

uTorrent Portable 1.8.4.16688 26/10/09 Edozein lekutatik deskargak egiteko balio du, nahiko egokia da, españolez dago eta dohainik da

StealthNet 0.8.7.2 15/10/09 Anonimatoa primatzen duen P2Pa. Oso ona da, españolez eta dohainik da.

iMule 1.4.5 21/09/09 eMule inbisiblea bezala ere ezgutua, ona da, inglesez eta dohainik.

PeerBlock 0.9.2 10/08/09 Konpartitu daideke baina ez edozeinekin, oso ona da, inglesez eta ez da dohainik, prezioa ebaluatu egiten da.

Vuze to Go 2.7.1.11 11/05/09 Torrents ak deskargatzen dite zuzenean zure USBtik. Egokia da , iglesez eta dohainik.

eMule Applejuice 3.1.3 06/05/09 eMleren mod polemikoa, oso ona da, españolez eta dohainik.

eChanblardNext 16.1 23/04/09 eMuleren klona funtzionamendu ezberdinez betea. Oso ona da, españolez eta dohainik.

Bit Che 1.0.60 01/04/09 Berealako torrents bilaketa 50 leku baino gehiagotan.


web 2.0


Web 2.0
Erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke, komunikaziorako tresnak.
Kontzeptuaren sorrera
Web 2.0 kontzeptua Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen.


Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.
Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(
Teknologia
Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.
Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute
ADIBIDEZ:TUENTI, FACEBOOK. BLOGSPOT.COM……
ARITZ ETA UNAI

martes, 2 de febrero de 2010

Internet eta sare-sozialak

Azken urteetan Internet sarea asko hedatu da. Gaur egun miloika erabiltzaile dauzka eta ez dirudi hau geratuko denik. Teknologia berriek gizartearen esku komunikatzeko eta erlazionatzeko modu berriak ipini dituzte, eta sareak gero eta posibilitate gehiago ematen dizkigu.

Honen inguruko hainbat gai landuko ditugu hemen.

IKTko irakaslea

martes, 19 de enero de 2010

2010 berri on!


Laister hasiko gara lanean, aurtengo ikasturteko publikazioak txertatzen. Baina oraingoz, ondo pasa oporrak!!