Kaixo! Sare sozial hau egunean zehar asko erabiltzen dugu oso erreza dela kontuan izanik. Bertan hainbat gauza ikus ditzakegu: lagunen argazkiak, erropadendak, errezetak, bideo dibertigarriak, eta abar. Guzti horrekin aspertuta gaudenean entretenitzeko balio digu, informazioa bilatzeko ere erabil daiteke. Esan dugun bezala, errezetak ikusteko aukera dugunez sukaldatzen ari garenean zalantzak izanez gero sare honetara jo dezakegu laguntza bila. Horrez gain ere, negozio bat hasterako orduan oso erabilgarria izan daiteke bertan munduari zeure produktu hori erakus diezaiokezu. Azkenik, link baten bidez webgune batera zuzenean jo dezakegu; honek abantaila asko ekartzen ditu bilatzen denbora galdu beharrean.
Egia da pribatutasuna galtzen dugula sare sozial honen bidez. Gure bizitzak oso publiko egitera iritsi gara gu konturatu gabe eta honek zenbait arazo ekar ditzake; adibidez, cyberbullying,horregatik kontuz ibiltzea eskatzen dugu.
Ondo pasa santelmoak!!!
Nerea Zearreta eta Amaia Aizpurua
No hay comentarios:
Publicar un comentario