lunes, 21 de marzo de 2016

NIRE ETORKIZUNA

Badakigu, oraindik urte asko geratzen direla ikasketa denak burutzeko. Baina, egia da bakoitzak bere etorkizuna nolakoa izango den ideia asko dituela buruan. Baina, inorrek ez daki non eta nola egongo den hemendik pare bat urteetara. Kanpoan ikasten edo lanean, zure jaioterriko herrian bertan, munduko beste puntan... etb.

Ni, Mireia, hemendik pare bat urteetara, nire burua hemen ikusi nahiko nuke, nire jaioterrian, Zumaian. Estetika ikastea asko gustatuko litzaidake beraz, horrekin lotuta dagoen lanpostu batean lan egitea gustatuko litzaidake.
Nire denda pertsonala izatea izango zen nire ametsetako bat, nire herrian, estetikako denda konkretuak ez baitaude asko eta ideia aproposa izango zela pentsatzen dut.
















Ni berriz, Ane, kriminologiako ikasketak burutzea gustatuko litzaidake. Ez dut nire burua konkretuki leku jakin batean ikusten baina, ez litzaidake axolako hemen bizi edo kanpoan.
Kanpoan bizi ezkero, leku berriak ezagutzeko aukera gehiago izango nituela pentsatzen dut, baina hemen, nire jaioterrian geratu ezkero, gustora geldituko nintzateke, betiko lagunekin eta ezagunekin.
Kriminologiarekin lotuta dagoen lanpostu bat izatea gustatuko litzaidake eta bestela, gustuko dudan beste edozein lan batean, agian Mireiarekin estetikako dendan. ;P



Hemen, gure jaioterria ezagutzeko, bideo bat ikusi dezakezue, espero gustatzea!!





EGILEAK: Mireia Eizmendi eta Ane Duran


No hay comentarios:

Publicar un comentario