lunes, 21 de marzo de 2016


NIRE ETORKIZUNA


Nola irudikatu gure burua hemendik 10 urtetara? Galdera ona, guk geuk ere ez baitakigu zein den erantzuna.

Nik, Nereak, ez dakit oso ondo ze bide hartu etorkizunean, zalantzaz beterik dut burua. Badakit gutxi gora behera kazetaritza edo marketin munduan gustura arituko nintzatekeela, ahal izanez gero moda kontuetan, beraz, esparru honetan oinarrituriko ikasketak egitea gustatuko litzaidake. Hala ere, batek daki non amaituko dudan.

10 urte barru 26 urte izango ditut, hori dela eta, espero dut independizatua egotea, nik nire etxe propioa edukiz. Bestalde, hiri ezberdinetan bizitzea zer den ere ezagutu nahiko nuke eta edade hau egokia iruditzen zait hau bizitzeko.

Hau guztia esanda, ikasketetan nondik joan jakin ez arren, gainontzekoa nahiko garbi dudala esan dezaket.

Nik aldiz, Katixak enpresa munduan kokatzen nuen nire burua orain dela parebat urte. Batxilergoko ikasketak hasi bezain laster etorri zitzaizkidan zalantzak. Zuzenbideko  ikasketak ere  xarma dutela iruditzen zait. Bestalde, duela gutxi sortu zen Lein izeneko karrerak asko erakarri zidan. Hala ere, espero dut batxilergo bigarren maila hasterako gauzak garbiago edukitzea.

Mundua ezagutzea izango litzateke nire helburu nagusietako bat. Etxetik kanpo bizitzea ere ondo egongo litzateke, nire heldutasun maila areagotuz.

Zenbait ideia buruan izan arren, ez dakit zehazki nondik joko dudan ikasketen aldetik eta non eta zeinekin egongo naiz hemendik hamar urtetara.

                                     

Nerea Arrieta eta Katixa Garcia

No hay comentarios:

Publicar un comentario