UNAI ETA MANEX: GURE ETORKIZUNA

Ni, Unai 17 urteko zumaiar gaztea, etorkizunean Espainiako edozein tokitan lan egiteko prest egongo nintzateke eta Euskal Herrian bada hobe. Batez ere familia eta lagunengatik gertu egoteko. Atzerrian lana aurkitzea ez zen ideia txarra izango baina nahiago dut hemen bada.
Kirola asko gustatzen zaidanez, kirol munduan lan egitea gustatuko litzaidake, futbolarekin lotuta dagoen zerbaitetan ahal izanez gero. Futbol talde baten entrenatzaile izatea da nire ametsetako bat. Hori ezinezkoa bada, magisteritzako ikasketak burutzea gustatuko litzaidake. Horrela haur edo lehen hezkuntzako irakasle izateko.
Nik, Manex Arruti
Etxabe 17 urteko aizarnazbaldarrak, etorkizunari begira jarrita, ez dut
aldaketa handirik sumatzen nire bizitzan. Urteak aurrera, normala den bezala
ikasketekin ere aurrera egingo dugunez, Euskal filologia ikasten ikusten dut
nire burua. Beraz, euskararen inguruan egin nahiko nuke lan. Gainera ez dut
inongo asmorik, Euskal Herritik kanpora lana bilatzera edo bizitzera joateko. Nahiz eta lanera edo bizitzera kanpora joateko
asmorik ez dudan, oso urruti ikusten ez dudan etorkizunean, mundua ezagutzea
gustatuko litzaidake, beraz, munduan zehar bidaiatzen ikusten dut nire burua,
hori bai, lagunekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario