lunes, 21 de marzo de 2016

HAMAR URTE BARRU, ZER?


Bart gauean orduak eta orduak eman ditut nire etorkizunari buruz pentsatzen, eta jada oso argi dut zer egingo dudan hamar urte barru. Hausnarketa sakon bat egin behar izan dut horretarako, ez da batere erraza izan.


Askotan, denbora gehiegi eskeintzen diogu gure etorkizuna nolakoa izango den pentsatzeari, orainaldiari garrantzia kenduz; baina batzuetan beharrezkoa da hausnarketa txiki bat egitea bururatzen zaizkigun zalantzak argitzeko.


Momentu honetan, Batxilergoko Lehen Mailako ikaslea naiz; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa, hain zuzen ere. Erabaki hau hartzerako orduan, ez nuen zalantza handirik izan; hala ere, gogoeta txikiren bat egin behar izan nuen erabakia hartzeko. Datorren urtean, bigarren maila egiteko asmoa dut.


Batxilergoko Bigarren Maila amaitu ostean, Leioako Unibertsitatean Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoa ikasteko asmoa dut. Gradu hau burutu ondoren, Kazetaritza ikastea gustatuko litzaidake.


Ikasketak amaitu eta gero, Belgikan kazetari gisa lan egitea gustatuko litzaidake. Nire lanaz baliatuta, Belgikako futbol zelai ospetsuenak bisitatzea gustatuko litzaidake. Izan ere, nire futbol zelai gustukoena bertan kokatzen da, Gante hirian; Ghelamco Arena, KAA Gent taldearen egoitza.





Tartean behin nire jaioterrira itzuliko nitzateke, Zumaiara; nire familia eta lagunak ikusteko. Nire lagunei garagardo belgikarra ekarriko nieke, oso gustuko baitute garagardoa. Zumaiako Futbol Taldearen eta Pulpo Kirol Elkartearen partiduak ikusteko aprobetxatuko nuke, gaztetan bietan jokatu bainuen bai futbolean eta bai eskubaloian.

Laburbilduz, hamar urte barru Belgikan bizitzea eta bertan kazetari gisa lan egitea gustatuko litzaidake.

KAA Gent taldearen historiaren linka

Aitor Tena Eizagirre

No hay comentarios:

Publicar un comentario