Alaitz eta Izaro gara, orain batxilergoko lehenengo urtean gaude eta urte bete besterik ez zaigu geratzen gure etorkizunarekin zer egin pentsatzeko. DBH amaitu genuenean bi aukera izan genituen erdi mailako zikloak edo batxilergoa egin, gure aukera lehen aipatu dudan moduan batxilergoa izan zen. Gure erabakia Giza eta Gizarte Zientzietako batxilergoa hartzea izan zen.
Orain bigarren batxilergora begira ikasgai berrien aukeraketa egin behar dugu, eta aukeraketa hori gure etorkizuneko bidea irekitzen joango da. Unibertsitatera sartzeko oinarri izango diren ikasgaiak aukeratzea komeni izango zaigu.
Ingurukoek etorkizunari begiratzeko esaten digute behin eta berriz eta guztia etorkizunarekin lotzeko joera izaten dute, baina ez dira ohartzen etorkizuna baino lehen orainaldia dagoela eta momentuan zer egiten ari garen garrantzitsuagoa dela.
Bideo honek etorkizunari buruz zer egin erabakitzen laguntzeko balio du. Nahiz eta unibertsitatera iritsi bitartean bideo, argazki eta hitzaldi asko ikusiko ditugun zer egin erabakitzeko, hala eta guztiz ere garrantzitsuena bakoitzak bere erabakia hartzea izango litzateke.
Hau guztia esanik, gure etorkizuna hezkuntza munduan ikusten dugula esan genezake. Hezkuntza munduan gizarte hezkuntza, lehen hezkuntza, haur hezkuntza, pedadogia... dira dauden aukerak. Horiek ikasteko bi bide ditugu goi mailako zikloak egitea baita unibertsitatean sartzea ere, desberdintasunak zikloan bi urte igaro ondoren lan munduan sartzeko aukera izango genuela izango litzateke, unibertsitatean ikasi ondoren lau-bost urte igaro beharko genituela, berriz. Ikasketak amaitu ondoren hezkuntza munduan lan egitea gustatuko litzaiguke.
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es
No hay comentarios:
Publicar un comentario