Kaixo, nik Mireia dut izena. Betidanik izan dut gustuko
artearen mundua. Txikitatik marrazten igarotzen nituen orduak eta oraindik ere
tarteren bat margotzeari eskeintzen diot. Hainbat lanbide ditut gustuko
artearekin erlazionaturik daudenak; hala nola, tattoo mundua. Oso interesgarria
iruditzen zait eta zure burua erabat adierazteko aproposa den lanbidea
iruditzen zait.
Lanbide hori lortu ezean, beste edozein adarretatik joango
nintzateke, beti ere artearen esparruan dagoelarik. Adibidez; artelanen zaharberritzailea,
plastikako irakaslea, artista etb.
Nahiz eta
Euskal Herrian ikasteko aukera izan, ez zidan axolako etorkizun batean
atzerrian jarraitzea nire ikasketekin. Hala ere, Zumaian nahiago izango
nuke nire jaioterrian lan egitea, ezagun eta familia kideen artean.
Epa! Ni berriz, Nahia naiz. Egia esan, etorkizunari
dagokionez,ez nago oso zihur nondik nora jo. Hasiera batean, enpresen munduan
sartzea pentsatu nuen. Bide asko zituela eta oso interesgarria zela iruditzen
zitzaidan, gainera, atzerrira bidaiatzeko aukera paregabeak eskaintzen
zituenez, aukera honek asko erakartzen ninduen. Bestalde, zientziak betidanik
izan ditut gustuko, biologia batik bat. Azken urte honetan, medikuntza ikastea
planteatu dut. Lanbide gogorra izateaz gain, guztiz interesgarria eta polita
iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, ez nago oso zihur etorkizuean nora jo eta
prest nago beste hainbat lanbide berri ezagutzeko.
Asko
gustatuko litzaidake atzerrian ikasteko aukera izatea. Beti ere izango baititut
lagunak eta familiakideak Euskal Herrian, eta ezagutzak zabaltzeko atzerrian
bizitzea baino hobeagorik ez dagoela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario