Bilatu blog honetan:

martes, 22 de marzo de 2016

Beñat14 eta Unai9: Gure etorkizuna.

BA14 UP9: GURE ETORKIZUNA

Gure etorkizunari begira, badakigu futbolari profesionalak eta ospetsuak izango garela.
Ez dugu dudarik eta konfiantza osoa dugu guregan eta gure ingurukoengan haiek oinarrizkoak baitira gure etorkizuna aurrera eramateko. Biok FC Barcelona ko jokalariak izango gara, Unai Ponce 9arekin eta Beñat Arrizabalaga 14arekin, aurrelari eta erdilari lanetan arituko gara. Gure etorkizuna Barcelona bezalako talde batean dagoenez, eta onak izango garenez, ez dago esan beharrik diru asko izango dugula gure ahalmenean. Diruak eta famak neska gazte eta polit asko ekarriko dizkigu beraz opor egunetan festa handiak egingo ditugu gure txalet etan neska denekin. Bidea gogorra izango da, talde askotatik pasatuko gara badakigu, baina azkenean, gure ametsa lortuko dugula ere badakigu.

Hementxe uzten dizuegu guk etorkizunean egingo ditugun golen antzekoen bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=CP7H1bZkOFM


ETORKIZUNA


Hemendik urte batzuetara, militarrak  izateko, gogor entrenatzeko asmota gabiltza. Militar bezala lan egitea eperientzia oso betegarria litzateke, horregatik, gogor entrenatzeko asmoa dugula esan dugu lehenago. Gorputza prestatzeko hainbat ariketa utziko dizkizuegu beheko esteka honetan.

http://s0.cycomparte.com/wp-content/uploads/2015/08/ejercicios-para-todo-el-cuerpo-700x350.jpg

Entrenamentu hau guztien artean errezena dela esango genuke. Benetan gogor entrenatu nahiko bazenute, mendira korrika joango beharko zinatekete, eta bertan tarteka-tarteka gorputza lantzeko hainbat ariketa gogor egin beharko zenituzkete.

Ez da gorputza bakarrik prestatu behar, burua ere oso prestatua eduki behar da gerrara eta horrelako gertaeretan prest egoteko.

Nahiz eta txorakeria handi bat iruditu, oso garrantzitxua litzateke honelako entrenamentu hau.

Burua zergatik eduki behar da oso prestatua?

1- Bertan gertatzen diren ekintza gogorrak buru hausteak sortu ahal ez izateko.

2- Baita ere gertatzen diren gauza gogorren ondorioz beldur gutxiago pasatu ahal izateko.

3-Burua argi eta kontrolpean edukitzeko, nolabait dena laburtuz.


Ejerzitora joatea ez da soilik lanpostu bat lortzea, bertan hainbat espezializazio lortu ditzakegu, tanke gidaria, hegan egiten duten aparatuen gidabaimena lortu dezakegu ere. Bat baten aurkako burrukan garbi ateratzeko teknika eta entrenamentua erakusten digute. Eta gainera hori egiteagatik ordainduko
ligukete.



iñigo eta ioritz

ETORKIZUNEAN ZER?

Alaitz eta Izaro gara, orain batxilergoko lehenengo urtean gaude eta urte bete besterik ez zaigu geratzen gure etorkizunarekin zer egin pentsatzeko. DBH amaitu genuenean bi aukera izan genituen erdi mailako zikloak edo batxilergoa egin, gure aukera lehen aipatu dudan moduan batxilergoa izan zen. Gure erabakia Giza eta Gizarte Zientzietako batxilergoa hartzea izan zen.

Orain bigarren batxilergora begira ikasgai berrien aukeraketa egin behar dugu, eta aukeraketa hori gure etorkizuneko bidea irekitzen joango da. Unibertsitatera sartzeko oinarri izango diren ikasgaiak aukeratzea komeni izango zaigu.



Ingurukoek etorkizunari begiratzeko esaten digute behin eta berriz eta guztia etorkizunarekin lotzeko joera izaten dute, baina ez dira ohartzen etorkizuna baino lehen orainaldia dagoela eta momentuan zer egiten ari garen garrantzitsuagoa dela.

Bideo honek etorkizunari buruz zer egin erabakitzen laguntzeko balio du. Nahiz eta unibertsitatera iritsi bitartean bideo, argazki eta hitzaldi asko ikusiko ditugun zer egin erabakitzeko, hala eta guztiz ere garrantzitsuena bakoitzak bere erabakia hartzea izango litzateke.



Hau guztia esanik, gure etorkizuna hezkuntza munduan ikusten dugula esan genezake. Hezkuntza munduan gizarte hezkuntza, lehen hezkuntza, haur hezkuntza, pedadogia... dira dauden aukerak. Horiek ikasteko bi bide ditugu goi mailako zikloak egitea baita unibertsitatean sartzea ere, desberdintasunak zikloan bi urte igaro ondoren lan munduan sartzeko aukera izango genuela izango litzateke, unibertsitatean ikasi ondoren lau-bost urte igaro beharko genituela, berriz. Ikasketak amaitu ondoren hezkuntza munduan lan egitea gustatuko litzaiguke.


www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es









Unai eta Iñakiren bloga

Batxilergoa egiteko aukera hautatu izan genuen lehengo urtean eta hau bukatzean ate asko eta asko irekiak izango ditugu baina bat aukeratu beharra dago. Unai letra aldetik joan da eta ni, Iñaki, zientzia aldetik. Biak ditugu aukerak baina desberdinak izango litzateke.




Aukera horien barruan, majisteritza aurkitu dezakegu. Unaiek aukera hori hautatu nahi du eta maisua izan.

Nik berriz, ingenieritza bat ikasteko aukera izan nahiko nuke baina ez da karrera erreza.





Baina esan genezake, oraindik ez dela oso erraza gauza bat aukeratzea eta hori bigarrengo batxilergoan ikusiko dugu. Esan beharra dago ere karreretan sartzea ez dela batere erraza, horregatik garrantzitsua da batxilergoko nota media altua izatea, horrek asko lagunduko gaituelako.

Bideo hau Youtuber euskaldun batek egindako bideotxo bat da:

https://www.youtube.com/watch?v=CfEOwQnd-OM


Etorkizunerako nahiak


Etorkizunean zer gertatuko den jakin ez harren pentsamendu batzuk ditugu geure barnean. Ikasketei amaiera emateko oraindik urte batzuk igaro beharrean gara baina hona hemen izango dugun etorkizuna:

ARITZ; niri jakinik asko etzaidala gustatzen bidaiatzea, pentsatu eta uste dut nere jaitorrian pasako ditudala ondorengo urteak. Leku eder eta inoren inbidiarik ez duen toki batean bizi baikara. Nire ustez aberats bihurtuko naizela uste dut. Ea egia den!!




PEIO:Nire zaletasunei jarraituz pilotan jokatzea gustatuko litzaidake profesional mailan. Kirol hau geihenbat Euskal Herrian ematen dela jakinik ez naizela asko mugituko pentsatzen dut nire jaioterri politetik.Ikasketak ahalik eta azkarren bukatzea da nire helburua.

                                                         

lunes, 21 de marzo de 2016

HAMAR URTE BARRU, ZER?


Bart gauean orduak eta orduak eman ditut nire etorkizunari buruz pentsatzen, eta jada oso argi dut zer egingo dudan hamar urte barru. Hausnarketa sakon bat egin behar izan dut horretarako, ez da batere erraza izan.


Askotan, denbora gehiegi eskeintzen diogu gure etorkizuna nolakoa izango den pentsatzeari, orainaldiari garrantzia kenduz; baina batzuetan beharrezkoa da hausnarketa txiki bat egitea bururatzen zaizkigun zalantzak argitzeko.


Momentu honetan, Batxilergoko Lehen Mailako ikaslea naiz; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa, hain zuzen ere. Erabaki hau hartzerako orduan, ez nuen zalantza handirik izan; hala ere, gogoeta txikiren bat egin behar izan nuen erabakia hartzeko. Datorren urtean, bigarren maila egiteko asmoa dut.


Batxilergoko Bigarren Maila amaitu ostean, Leioako Unibertsitatean Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoa ikasteko asmoa dut. Gradu hau burutu ondoren, Kazetaritza ikastea gustatuko litzaidake.


Ikasketak amaitu eta gero, Belgikan kazetari gisa lan egitea gustatuko litzaidake. Nire lanaz baliatuta, Belgikako futbol zelai ospetsuenak bisitatzea gustatuko litzaidake. Izan ere, nire futbol zelai gustukoena bertan kokatzen da, Gante hirian; Ghelamco Arena, KAA Gent taldearen egoitza.





Tartean behin nire jaioterrira itzuliko nitzateke, Zumaiara; nire familia eta lagunak ikusteko. Nire lagunei garagardo belgikarra ekarriko nieke, oso gustuko baitute garagardoa. Zumaiako Futbol Taldearen eta Pulpo Kirol Elkartearen partiduak ikusteko aprobetxatuko nuke, gaztetan bietan jokatu bainuen bai futbolean eta bai eskubaloian.

Laburbilduz, hamar urte barru Belgikan bizitzea eta bertan kazetari gisa lan egitea gustatuko litzaidake.

KAA Gent taldearen historiaren linka

Aitor Tena Eizagirre

GURE ETORKIZUNA 10 URTE BARRU

Antzinatik diogu mundua gainbeheran dagoela. Gure lurra pobretzen ari gara, gure basoak mozten, gure animaliak estingitzen, gure anaiak hiltzen. Etorkizun beltza ikusten dute askok, etorkizun gabeko mundua (posible al da?), Bihar esnatuko gara eta agian ez gara egongo, ez gara existituko. Beharbada, gure lurra suntsituko dugu eta desagertzera kondenatuko dugu gure espeziea. Bihar, beharbada, esnatu eta lurra zabortegi huts bat izango da, bizitza gabeko zakarra besterik ez. Teknologia. Agian etorkizunerako irteera da bide bakarra, gure lurra utzi eta beste lur bat zapuztera pasako gara. Berriro ere zabortegi bat bilakatzera. Horrela, gizakiaren azken estintzioraino.


Baina 10 urteren buruan, oraindik gure etorkizuna suntsitzen egongo gara, gure seme-alabei bizitza duin bat izateko aukera gabe uzten. Gure ikasketak izango ditugu urte askoren ondoren. Izerdi askoren ondoren. Esfortzu askoren ondoren. Baina, zertarako? Denok dakigu, ekonomia kapitalista krisiak sortzeko ekonomia dela, aberatsak aberatsako sortzeko eta pobreak pobreago. Eta urte askotako ikasketak ezer gutxi diote sistema irenskor honetan.


EGILEAK: Ekain Albite, Unai Arambarri, Iñaki Mujika eta Xabier Ostolaza.

GURE BURUA 10 URTE ONDOREN

Ni, Martin, nire burua etorkizunean ez dut garbi ikusten, hau da, demagun hamar urte pasa ondoren, ez dakin non egongo nintzateke bizitzen, ezta ere lana edukiko nuen edo ikasketa batzuk egiten egomgo nintzatekeen. Mundua nola dijoan ikusita ez dut ezer garbi ikusten, agian orain nahi dudana egin gerora ez dut gogoko izango, edo eta, ez dudan gogoko lanbide batean lan egiten dut, edo eta lanaren ondorioz beste herrialde batera joan behar nahiz bizitzera, Nik nire etorkizunerako gustatuko litzaidake, ondo bizi al izatea, bai osazunez baita egoera ekonomikoan ere. Niri psikologoa izatea gustatuko litzaidake, edo eta gizartearekin erlazionaturiko lanbide batekin.

Nik, berriz, Danel dut izena eta ez dut batere garbi zer nahi dudan egin etorkizunean, hau da, ikasketak, lana, familia eta abar. Zaila iruditzen zait momentu honetan hamar urte barru zertan egongo naizen ikustea zeren ez dut nire burua guztiz ezagutzen eta ez dut oso garbi ditudan gaitasunak zertan erabili dezakedan. Izan ere, lehen baino informazio gehiago dut ikasketen inguruan eta abar, hori dela eta, baditut hainbat ideia unibertsitatean zer ikasi nahi dudan inguruan eta eduki dezakedan lanaren inguruan. Betidanik ineresatu zait zer jaten dudan, hau da, nutrizioan, zein janari diren osasuntsuak eta zein ez, orduan, esan genezake alimentazioan eta dietetikan interesa dudala eta horren inguruan ikasi nahiko dudala. Horretaz aparte, psikologian ere gustatu egiten zait eta esan ditudan bi ikasketak egitea gustatuko litzaidake oraingoz.
Mundua 10 urte barru Andaluziaren ikus puntutik
Martin Gonzalez eta Danel Prinse
ETA HEMENDIK URTE BATZUETARA NON?

Kaixo, nik Mireia dut izena. Betidanik izan dut gustuko artearen mundua. Txikitatik marrazten igarotzen nituen orduak eta oraindik ere tarteren bat margotzeari eskeintzen diot. Hainbat lanbide ditut gustuko artearekin erlazionaturik daudenak; hala nola, tattoo mundua. Oso interesgarria iruditzen zait eta zure burua erabat adierazteko aproposa den lanbidea iruditzen zait.
Lanbide hori lortu ezean, beste edozein adarretatik joango nintzateke, beti ere artearen esparruan dagoelarik. Adibidez; artelanen zaharberritzailea, plastikako irakaslea, artista etb.


Nahiz eta Euskal Herrian ikasteko aukera izan, ez zidan axolako etorkizun batean atzerrian jarraitzea nire ikasketekin. Hala ere, Zumaian nahiago izango nuke nire jaioterrian lan egitea, ezagun eta familia kideen artean.


















Epa! Ni berriz, Nahia naiz. Egia esan, etorkizunari dagokionez,ez nago oso zihur nondik nora jo. Hasiera batean, enpresen munduan sartzea pentsatu nuen. Bide asko zituela eta oso interesgarria zela iruditzen zitzaidan, gainera, atzerrira bidaiatzeko aukera paregabeak eskaintzen zituenez, aukera honek asko erakartzen ninduen. Bestalde, zientziak betidanik izan ditut gustuko, biologia batik bat. Azken urte honetan, medikuntza ikastea planteatu dut. Lanbide gogorra izateaz gain, guztiz interesgarria eta polita iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, ez nago oso zihur etorkizuean nora jo eta prest nago beste hainbat lanbide berri ezagutzeko.


Asko gustatuko litzaidake atzerrian ikasteko aukera izatea. Beti ere izango baititut lagunak eta familiakideak Euskal Herrian, eta ezagutzak zabaltzeko atzerrian bizitzea baino hobeagorik ez dagoela uste dut.

















ETORKIZUNA

Badakigu urte asko geratzen direla lan mundura sartzeko, ikasketen ondorioz. Oraindik goizegi da hortaz pentsatzen hastea. Ez dakigu zehazki zer nahi dugun egin etorkizunari begira. Baina gustatuko litzaiguke Estatu Batuetan lan egitea.



Ni, Endika, ez dakit argi eta garbi zer ikasi nahi dudan etorkizunean baina asko gustatuko litzaidake ekonomiari buruz zerbait ikastea. Gainera nire enpresa sortzea ere poztuko ninduen. Estatu Batuetan egin nahiko nukeen lana, irakurri dudan inguruan, oso ondo ordaintzen dute eta ezta oso zaila lana bilatzea ekonomiaren inguruan.



Ni , Jon , Marketing-eko edo Kriminologia-ko ikasketak egin nahiko nituzke. Estatu Batuetan nahiko nuke lan egin kriminologo bezala , FBI an sartzeko. Marketina ikasiko banu, Nike edo multinazional handi batentzat lan egin nahiko nuke, marketineko zuzendari giza.


Emen ikusiko duzue guk lan egingo nahiko genukeen hiria.


Egileak: Endika Alzibar eta Jon Domínguez

Nola ikusiko dugu gure burua etorkizunera begira?




Gure etorkizuna

Gaurkoan gure etorkizuna zein den asmatzen saiatuko gara nahiz eta oraindik asko falta. Badakigu urteen poderioz gauzak gustiz aldatu ahal daitezkela, baina oraindik ez dakigu zein izango den gure bidea.

Ni, Rodrigo, hemendik urte batzuetara ekonomia ikasten ikusten naiz unibertsitatean, gero, arlo honekin zer ikusia duen lanpostu batean lan egin nahiko nuke. Bai gizartearekin erlazionatutako estatiskikak egiten zein eskola batean ekonomiako klaseak ematen.
                             

                                                 economia bilaketarekin bat datozen irudiak
                                     
                                         https://es.wikipedia.org/wiki/Econom%C3%ADa




magisterio bilaketarekin bat datozen irudiak


Ni, Eneko nire etorkizuna irakaskuntzan ikusten dut. Hemendik urte batzuetara, unibertsitatera joango naizenean, Magisteritza egitea bait dut buruan. Alare ere, etorkizunean, nire afizioekin jarraitzea espero dut eta hauetaz disfrutatzen jarraitu.




                                                                                                                           https://es.wikipedia.org/wiki/Ense%C3%B1anza