martes, 21 de enero de 2014

Lucia Lacarra

Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) euskal dantzari ospetsua da. Victor Ullatarekin ikasi zuen Madrilen eta 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.
Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.

-Sariak:
  • Nijinsky Saria (2002)
  • Dantzako Benois Saria (2003)
  • Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
  • Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)

No hay comentarios:

Publicar un comentario