Bilatu blog honetan:

martes, 21 de enero de 2014


Jose Maria Zubia 

Jose Maria Zubia itsasgizona, "Aita Mari" ezizenez ezaguna eta arrantzale xumeen semea, Zumaianjaio zen 1809ko martxoaren 15eanDonostian bizi izan zen, txalupako patroi umila, baxurako arrantzale gisa urte batzuk igaro ondoren, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten merkantzia-ontzietan ere izan zen 1830etik aurrera.
Baxurako arrantz
a askotan merkantzia-ontzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio ontzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.
Garai hartako arrantzaren arazorik handiena kontserbazioa zen, gatza, ozpina, limoia eta elurra erabiliz, baina garraioak ikaragarri garestitzen zuen produktua.
Aita Mari bolondres aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, ondoratu berri zen San Jose txalupako marinelak laguntzeko. Garaiko aktoresa famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoresari koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez.
Baporezko itsasontzia asmatu arren, arrantzaleek belazko edo arraunezko txalupak erabiltzen zituzten arrantzarako.
1866 urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, "Elkano 1" eta "Elkano 2", salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Bai Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.

No hay comentarios: