
martes, 21 de enero de 2014

Jon Maia
Jon Maia Urretxun jaio zen 1972ko abenduaren 24an. bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua. Bere hainbat lorpenen artean, aipatu beharra dago 2009ko Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusian 3. postuan bukatu zuela.
Luis Daniel Izpizua
Luis Daniel Izpizua Bidasoro (Zumaia, Gipuzkoa, 1948) euskal idazlea da, ogibidez irakaslea dena. Filologia Erromanikoan lizentziatua da eta Espainiako Hizkuntza eta Literaturan katedraduna da Donostiako Peñaflorida-Usandizaga Ikastetxean. Bertan, Gaztelania eta Literatura irakasle bezala egiten du lan.
Euskaraz idazten hasi zen Izuztarri narrazio liburua eta Rosamunda eleberriarekin. Ondoren, gaztelaniazidazten jarraitu zuen. Gaur egun, El Pais egunkariko kolaboratzailea da.
Bere lanak :
- Izuztarri (1987)
- Con mis amigos (1989)
- Rosamunda (1990)
- Sacca della Misericordia (2003)
- Amores (2004, Hiria)
- El hombre de Burdeos (Hiria)
Laida Aranguren eta Laiene Cintero. Zumaiako insitutua DBH4
Jose Maria Zubia itsasgizona, "Aita Mari" ezizenez ezaguna eta arrantzale xumeen semea, Zumaianjaio zen 1809ko martxoaren 15ean. Donostian bizi izan zen, txalupako patroi umila, baxurako arrantzale gisa urte batzuk igaro ondoren, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten merkantzia-ontzietan ere izan zen 1830etik aurrera.
Baxurako arrantz
a askotan merkantzia-ontzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio ontzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.
Garai hartako arrantzaren arazorik handiena kontserbazioa zen, gatza, ozpina, limoia eta elurra erabiliz, baina garraioak ikaragarri garestitzen zuen produktua.
Aita Mari bolondres aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, ondoratu berri zen San Jose txalupako marinelak laguntzeko. Garaiko aktoresa famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoresari koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez.
Baporezko itsasontzia asmatu arren, arrantzaleek belazko edo arraunezko txalupak erabiltzen zituzten arrantzarako.
1866 urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, "Elkano 1" eta "Elkano 2", salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Bai Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.
ALEX URANGA
Zumaiako bodyboarder gaztea da. Hainbat sari nagusi irabazi ditu eta gaur egun elitean konpetitzen du.
Rubén Arredondo
Rubén Arredondo (La Habana, 1965) boxeo irakaslea da Zumaiako Herri Eskolan. Ring gainean trebetasunez aritzeko trikimailuak irakasten hasi aurretik, ordea, Kubako talde nazioleko boxeolaria izan zen. Makina bat borroka jokatu ditu bere ibilbidean, baita hainbat txapelketa irabazi ere. Jaioterria utzi eta Zumaiara etorri zenean, nekez pentsatzen zuen gustuko zuen horren jarduteko aukera izango zuenik. Proposamena han eta hemen aurkeztu ondoren, boxeo eskola jarri zuen abian duela urtebete.
Lucia Lacarra
Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) euskal dantzari ospetsua da. Victor Ullatarekin ikasi zuen Madrilen eta 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.
Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.
- Nijinsky Saria (2002)
- Dantzako Benois Saria (2003)
- Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
- Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)
Lucia Lakarra
Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) euskal dantzari ospetsua da.9 urterekin hasi zen dantza ikasten eta 13rekin Donostiako Thalia de Mentxu Medel akademian sartu zen. Gero Madrilera joan eta Victor Ullaterekin ikasi zuen eta 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.Sari ospetsuenetako batzuk hauek dira:

- Nijinsky Saria (2002)
- Dantzako Benois Saria (2003)
- Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
- Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)

Laida Aranguren eta Laiene Cintero. Zumaiako Insitutua DBH 4
Elena Irureta (Zumaia, Gipuzkoa, 1955eko uztailaren 30a - ) euskal aktorea.
Euskal Herrian gehienbat telebistan egindako lanei esker ezaguna bada ere, batez ere Bi eta bat, Jaun ta jabe eta Martin telesailei esker, antzerkian eta zineman egindako lanak ere ugariak dira. Espainia mailan ere Al salir de clase eta El comisario telesailengatik da ezaguna, eta zineman Iciar Bollainekin egindako lanengatik: Hola, ¿estás sola?, Flores de otro mundo eta Te doy mis ojos
Suscribirse a:
Entradas (Atom)