
Gaurkoan aukeraturiko pelikula, "The patriot" edo El patriota izenez ezagutzen da.
Benjamin Martin (Mel Gipson) pelikula honetako protagonista nagusia India eta Frantziaren arteko gerraren heroia izanik eskontzean uko egingo dio betiko gerrari.
Urte batzuetara bere zazpi seme-alabez kargu egiten da bere emaztearen heriotzarekin, ordura arte izandako bizitza oparo eta lasaia bukatuaz.
Honen arrazoi nagusia bere seme zaharrena Ingalaterraren aurkako rebelio independentista batean izen ematean gertatzen da, nahiz eta bere aitaren hitza eta helburuen aurka joan.
Gertaera hauen aurrean bera izango da arazo guztia aurrera eraman dezakeen bakarra, nahiz eta bidean Britaniar armadaren kapitain zakar eta maltzurrarekin edukiko dituen arazo pertsonalek pelikula zenbait zatitan apur bat okertu...
Pelikula hau zure bizitzan behin bada ere ikusi beharra daukazula uste dut.Izugarria da bai aktoreen lana bai pelikulak kontatzen duen istorioa ere.Sentimenduak pil-pilean jarriko dizkizun pelikula ikaragarria!
informazio gehiago hemen.
Izar Aguirrezabalaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario