
El Orfanatok Lauraren (Belén Rueda) istorioa kontatzen du. Haurra zenean umezurztegi batean hazi zen Laura eta, orain, hara itzuliko da bere familiarekin, urritasunak dituzten umeentzako egoitza bat irekitzeko. Han daudela, semetzat hartutako mutikoa ustezko lagun ikusezin batzuekin jolasean hasiko da eta, horrela, naturaz gaindiko zerbait bere sendia mehatxatzen ari dela jakingo du Laurak.
Bayonarentzat filmak bereizteari zaion beldurraz hitz egiten du funtsean. "Pertsonaia guztiak bizi dira iraganean bereizi izanaren traumak jota edota berehala gerta litekeen banantze baten arriskuak itota. Eta beldur hori egiazko bihurtuko da, familia idiliko eta zoriontsu baten ametsak amesgaizto eta oinaze bihurtuz".
Hemen duzue pelikularen trailerra, eta datu gehiago nahi izanez gero hemen sar zintezke.
Pelikula hau gustatu zait, izan ere, beldurrezkoak gustatzen zaikit gehien eta horregatik hitz egin dut pelikula honi buruz.
Maddalen
No hay comentarios:
Publicar un comentario