lunes, 7 de febrero de 2011

Aupa Etxebeste!!!


Aupa Etxebeste! 2005ean Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako euskal filma da. Komedia hau 12 urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma da. Hori zela eta, arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean.

Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.
EGILEA: LUIS EGAÑA

No hay comentarios:

Publicar un comentario