
Paul Townmey-ek sortu zuen egoitza Marina del Rey-en (California) dago. ICCAN sarean irakurtzen ditugun orrien bukaera emateaz arduratzen da. Adibidez: .de, .es, .se, .nl... Sortu zenetik, ICANNeko zuzendaritzako batzarrean ondorengo herrialdeetako biztanleek hartu dute parte: Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Ghana, Japonia, Kenia, Korea, Mexiko, Herbehereak, Portugal, Senegal, Espainia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.Bere funtsezko funtzioa Internet aurrera eramateko ikuspegi teknikoaz arduratzea da.
EUS domeinuaren eskaria, ICANN erakundeari aurkeztu zaio
Baina .eus zertarako?
Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.
Horretarako sortu dugu PuntuEus Elkartea. Hori da gure helburua: .EUS domeinua eskuratzea.
EUS domeinua, 'Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea'-ren [ EEKK ] Interneteko izena. Ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu.
Era berean, .EUS domeinuak Internetek berezkoa duen aniztasuna sendotu, hedatu eta egiazkoagoa bilakatzen du, izan ere, hizkuntza eta kulturen komunitateek beren domeinu propioa izateak kultura-aniztasuna sarean ere kokatzen duelako. Dagoeneko Cataluinak .cat domeinua jartzea 2009ko irailaren 16an lortu zuen.

PuntuEus Elkartea izango da, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen [ EEKK ] ordezkari gisa, .EUS domeinua lortzeko eskaria aurkeztuko duena. Eta ordezkari izateko, hain zuzen, PuntuEus Elkarteak EEKK modu esanguratsuan ordezkatu behar du, kuantitatiboki eta kualitatiboki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario