miércoles, 3 de febrero de 2010

BILATZAILEAK


Bilatzaileak zerbaiti buruzko informazioa bilatzen duten, interneten aurki ditzakegun webguneak dira. Segundo gutxi batzutan bilatu nahi dugun informazioarekin erlazioa duten milioika webguneren zerrenda eskuratzeko gai da. Webgune horiek gure bilaketarekin zer ikusi txikia eduki arren bilatzaileak bilaketa arrakastatsua egin duenaren inpresio hartuko du.


Funtzionamendua

Bilatzaileek “armiarma” deritzon sistemarekin funtzionatzen dute. Sistema honek existitzen diren webgune guztiak arakatzen ditu sistematikoki eta eskatutakoarekin erlazionatutako web-orriak datu base orokor batean biltzen ditu. Datu base horretara idatzitako eskaeraren hitz klabearekin sartzen da. Era honetan bilatzaileak datu base horretako webguneko hitz klabeak eta guk idatzirikoak erlazionatu eta hitz klabe berdina duten webguneak eskaintzen dizkigu. Adibidez “ Museo del Prado” bilaketa egin nahi badugu, bilatu botoiari eman eta ondoren bilatzaileak datu base orokorrean “Museo” edo “Prado” hitzekin erlazioa duten web orriak bilatu eta hauek eskainiko dizkigu.


Bilatzaile ezberdinak:

GOOGLE, YAHOO!, TERRA, BIWE , ELCANO , WEBCRAWLER …

Bilaketa aurreratuak

Gehienek, Google bilatzailea erabiltzen dugu bilaketak egiteko, baina batzuetan emaitzak ez dira nahi dugun bezain zehatzak edo interesgarriak. Googlek erdi ezkutuko aukera asko ditu: bilaketa eremua erabiliz eta zenbait gako hitz gehituz, bilaketa zehatzagoak egin daitezke. Teknika horiek eta beste batzuk sakonago aztertuko ditugu.

Eragile bereziak erabiliz

Esaldi zehatza bilatu: Esaldi zehatz bat bilatu ahal izateko kakotxak (“ ”) erabili behar ditugu. Adibidez, “euskarazko egunkariak”.

Eragileen bidezko bilaketa: Hainbat hitz agertzea nahi badugu + edo AND eragilea erabili dezakegu. Berez, hori da Googlek egiten duena, besterik adierazi ezean. Hitz bat edo beste bilatu nahi denean, aldiz, OR edo erabili behar dugu. Hitz batzuk bai, baina beste batzuk ez zehazteko, - karakterea erabiliko genuke. Adibidez, hotel durango -mexico. Bilaketa horrekin hotel eta durango hitzak dituzten emaitzak nahi genituzke, baina mexico hitzak ez du horietan agertu behar.

Komodinen erabilera: * ikurra baliatuz hutsuneak utz ditzakegu gure bilaketan, Bilaketa eta hutsune hori edozein hitzengatik ordezkatua izan daiteke. Adibidez, Axularrek * idatzi zuen. Bilaketa horrekin, * horren ordez edozein hitz duten bilaketak ikusiko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario